L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947

Picassotik Dubuffetera

2013(e)ko martxoak 16 – 2013(e)ko irailak 8

Ba al zenekien…?

Gune didaktikoen babeslea:

L'art en guerre gune didaktikoa bisitatuz gero 1938tik 1947ra nagusiki Frantzian izandako gertaera historiko, politiko, artistiko eta kulturalen azalpen kronologikoa aurkituko duzula? Gertaera horiek eragin positiboa edo negatiboa izan zuten giro artistikoan, eta haien bidez aretoetan dauden artelanak testuinguruan daude. Hemen kronologia horren zati bat ikus dezakezu. Horrez gain, gune didaktikoan erakusketaren katalogoa ikusi ahal izango duzu.

L'art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik DubuffeteraNazioartekoa Frantziako politika Artea eta kultura

  • 1938

    Surrealismoaren Nazioarteko Erakustaldia, Arte Ederren Galeria, Paris.

    Municheko Ituna sinatu zen

  • 1939

    Espainiako Gerra Zibilaren amaiera, Francoren indarrek Madril hartu ondoren. Milaka errefuxiatu espainiar Paris eta Tolouseko ingurumarietan kokatu ziren.

    Frantzia eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

  • 1940

    Nazien armada Parisen sartu zen.

    Pétainen gobernua osatu ondoren, armistizioaren baldintzak finkatu ziren.

    BBCk Londresetik egindako irratsaio baten bidez, Charles de Gaulle jeneralak frantziarrei dei egin zien etsaiari aurre egin ziezaioten.

  • 1941

    Alemanian izan ziren Paul Belmondo, Henri Bouchard, André Derain, Charles Despiau, André Dunoyer de Segonzac, Othon Friesz, Paul Landowski eta Maurice de Vlaminck (besteak beste), Nazien propaganda-aparatuak antolatutako bisitaldi ofiziala egiten.

    Indar japoniarrek Pearl Harbor bonbardatu zuten; erasoak bi milatik gora hildako eta mila zauritu eragin zituen indar estatubatuarren artean.

    Estatu Batuak gerran sartu ziren.

  • 1942

    Deportatutako juduen lehen konboia Drancy-tik atera zen, Auscwhitz aldera. 1944ko abuzturako, hirurogeita hamar konboi baino gehiago atera ziren bertatik.

    Arno Breker erakusketa, Orangerie desTuileries. Jean Cocteauk Arno Breker eskultoreari egindako omenaldia Comoedia aldizkariaren azalean.

    Vélodrome d'Hiver-eko sarekada Parisen, juduak atxilotzeko. Okupazioarentzat lanean ari den polizia frantsesak hamahiru mila lagunetik gora atxilotu zituen, horien artean lau mila ume baino gehiago. Ehunka batzuek baino ez zuten lortu deportaziotik bizirik ateratzea.

    Parisko Arte Modernoko Museo Nazionala ireki zen Palais de Tokyo-n.

  • 1943

    Naziak errenditu egin ziren Estalingradon.

    Derrigorrezko Lan Zerbitzuaren (STO) hasiera. Horren arabera, Frantziako langileak Alemanian lan egitera behartu zituzten.

  • 1944

    Aliatuak Normandian eta Provenzan lehorreratu ziren.

    De Gaulle jenerala Paris askatuan sartu zen.

    Picassok abiarazitako Artearen Fronte Nazionaleko zuzendaritza-batzordeak deia egin zu, hainbat artista eta arte-kritikari kolaborazionistak izateagatik atxilo zitzaten.

  • 1945

    Alemania errenditu egin zen.

    Nurembergeko epaiketen hasiera, aliatuen indarren auzitegi militarrek egindakoa nazien agintarien aurka.

    De Gaulle jenerala hiru alderdiko gobernuaren kontseiluko presidente bihurtu zen. Gobernua honako alderdi hauek osatu zuten: Frantziako Alderdi komunistak (PCF), Langileen Internazionaleko sail frantsesak (SFIO) eta Herri Mugimendu Errepublikanoak (MRP).

  • 1946

    Art et Résistance (Artea eta Erresistentzia) erakusketa, Arte Modernoko Museo Nazionalean.

    Saint-Anne ospitale psikiatrikoko pazienteek egindako artelanen erakusketa.

    Dubuffet, Mirobolus, Macadam et Cie
    (Dubuffet, Mirobolus, Macadam eta besteak) erakusketa, Galerie Drouin-en.

  • 1947

    Marshall Planaren abiaraztea, Europa berreraikitzen eta komunismoaren kontra borrokatzen laguntzeko.

    Parisko Arte Modernoko Museo Nazionala berriz zabaldu zuten, Jean Cassou zuzendari lanetan.

    Surrealismoaren Nazioarteko Erakustaldia, Galerie Maeght-en.

Erakusketaren babeslea

×