L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947

Picassotik Dubuffetera

2013(e)ko martxoak 16 – 2013(e)ko irailak 8

Bilboko erakusketa

Picasso-Femme-assise-dans-un-fauteil

Pablo Picasso
Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil), 1941
Olio-pintura mihise gainean
73 x 60 cm
Henie Onstad Kunstsenter, Høvikodden, Norvegia
© Henie Onstad Art Centre, Norvegia / Argazkia Øystein Thorvaldsen
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madril 2013

L’art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera

Erakusketa honek agerian jartzen du nola Bigarren Mundu Gerran eta nazien okupazioan Frantzian bizi izandako zapalketa-giro mehatxagarriaren aurrean, garaiko artistak kontsigna ofizialen aurka altxatu ziren, artearen edukia aldatuko zuten erantzun estetiko berritzaileen bidez.

Ehun artistaren 500 lan baino gehiago bistarazi dira (horien artean Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso edo Joseph Steib-enak), agerian jarri dutenak nolakoa izan zen sortzaile horien erresistentzia eta erantzuteko modua, “gerrari gerra eginez”, eskasiak inposatutako forma eta materialak erabiliz; baita askatasun-adierazpen ororen kontrako jarrerarik bortitzenak zituzten lekuetan ere. Erakusketa paregabe honek orain arte Historiaren itzalpean egon dena erakusten du. Erakusketa hau honako hauek antolatu dute: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Komisarioak: Jacqueline Munck (Arte arduradun nagusia, Musée d’art moderne de la Ville de Paris) eta Laurence Bertrand Dorléac (Arte-historialaria eta irakaslea Pariseko Centre d´histoire de Sciences-Po,CHSP, eta Frantziako Institute Universitaire)

Erakusketaren babeslea

×